Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaroa jarriko dute martxan apirilaren 22an

Uztarria.eus 2009ko api. 14a, 13:04

Ikastaroak hiru asteko iraupena izango du; astelehenetik ostiralera eskainiko dute, 19:00etatik 21:00etara

Egunerokotasunean aurkitu daitezkeen arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dute

Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaro berria jarriko dute martxan datorren astean, apirilaren 22an. Ikastaroa DYA Gipuzkoak antolatu du eta ezagupen "oso arruntak baina laguntza asko" eman dezaketenak emango dira. "Egunerokotasunean aurkitu ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko du: bihotz eta birika zauriak, erredurak...", adierazi dute antolatzaileek. Saio teoriko eta praktikoan izango dira.

Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango du, EHUrako bi kreditu jasotzearekin batera.

Ikastaroaren iraupena hiru astekoa da eta arratsaldeko zazpietatik bederatzietara eskainiko dute, astelehenetik ostiralera, DYAko Ordezkaritzan (Urola Kalea, z/g helbidean). Ikastaroan parte hartu nahi duenak 90 euro ordaindu behar ditu. Izena emateko edo informaizo gehiago jasotzeko 943 46 46 22 telefonora deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide