Baserritarrekin bilera egingo dute ostegunean, kontsumitzaileen proposamenak aztertzeko

Uztarria.eus 2009ko api. 15a, 11:04

Sindikatu Zaharrean egingo dute bilera, 10:00etan

Kontsumitzaileen eta baserritarren arteko elkarlana lortu nahi dute

Baserriko produktuak merkatutzeari buruz Udala eta EHNE egiten ari diren proiektuaren barruan, Azpeitiko baserritarrekin bilera deitu dute. Bilera bihar, osteguna, izango da, 10:00etan, Sindikatu Zaharreko bigarren solairuan.

Urtarrilaren 22an bildu ziren baserritarrekin lehen aldiz eta orduan azokako baserritarren kezka eta proposamenak jaso zituzten. Biharko bileran, berriz, orain arte jaso diren kontsumitzaileen iritzi eta proposamenak aurkeztuko zaizkie, proposamen horiek baserritarrekin elkarlanean aztertzeko helburuarekin.

Ikerketaren arduradunek ahalik eta baserritar gehienek parte hartzea nahi dute eta bileran parte-hartzera gonbidatzen ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide