Azpeitian %9,2koa da langabezia

Uztarria.eus 2009ko api. 21a, 13:04

Martxoaren bukaeran 623 lagun zeuden izena emanda INEMen

Gipuzkoan eta Hego Euskal Herrian langabezia tasa handiagoa da, baita Gipuzkoako antzeko herri denetan ere

Azpeitian ere ari da jotzen krisi ekonomikoa, langabezia tasa martxoaren bukaeran %9,2koa zelako. 623 lagun zeuden izena emanda INEMen bulegoan (Espainiako Enplegu Institutua).

Gipuzkoan Azpeitian baino handiagoa da lanik gabekoen kopurua: %10,54koa (36.347 lagun). Baita Hego Euskal Herriko datu orokorra ere: %11,61ekoa (159.401 lagun, iaz garaiotan baino 53.227 gehiago).

Hegoaldeko lau lurraldeetako herriak kontuan hartuz, ehunenekoetan Arraia-Maeztuk (Araba), Debak (Gipuzkoa) eta Gorlizek (Bizkaia) daukate Azpeitiko datu bera, %9,2ko langabezia.

Gipuzkoako 11.000-17.000 biztanleko herriak

Azpeitia. %9,2ko langabezia 2009ko martxoaren bukaeran, 623 lagun (14.157 biztanle ditu herriak).

Elgoibar. %11,2, 537 lagun (11.051 biztanle).

Azkoitia. %10,2, 524 lagun (11.091 biztanle).

Beasain. %10,6, 668 lagun (13.510 biztanle).

Andoain. %13,5, 880 lagun (14.427 biztanle).

Bergara. %9,9, 707 lagun (14.746 biztanle).

Pasaia. %12,9, 884 lagun (15.996 biztanle).

Hondarribia. %9,7, 750 lagun (16.315 biztanle).

Lasarte-Oria. %14,5, 1.148 lagun (17.694 biztanle).

Tolosa. %10,8, 880 lagun (17.894 biztanle).

Beste datu batzuk

Donostia. %9,5, 8.401 lagun (184.248 biztanle).

Errezil. %7,8, 23 lagun (624 biztanle).

Zestoa. %9,9, 164 lagun (3.426 biztanle).

Aizarnazabal. %11,8, 38 lagun (653 biztanle).

Beizama. %4,2, 4 lagun (180 biztanle).

Bidegoian. %4,2, 10 lagun (492 biztanle).

Zumaia. %9,3, 432 lagun (9.099 biztanle).

Zarautz. %8,5, 974 lagun (22.474 biztanle).

Orio. %8,3, 208 lagun (4.969 biztanle).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide