Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta, hilaren 5ean egin zen Urola Bailarako XXXII. Argazki Rallya eta argazki bilduma onena Natxo Parron donostiarrarena izan da. Sari banaketa eta argazki rallyra aurkeztutako argazki guztien erakusketa larunbatean izango da, 18:30ean, Trenaren Museoan.
Aurten udaberriko argazki rallyan 60 parte-hartzaile baino gehiagok parte hartu dute, iazko bikoitza. Argazki Rallya Azpeitia eta Azkoitia artean egin zuten, aurretik gaiak emanda.
Urola Bailarako XXXII. Argazki rallya
Lehen saria. Natxo Parron (Donostia). 120 euro eta Azpeitiko eskudela.
Bigarrena. Julian Gil (Legazpia). 90 euro eta garaikurra.
Hirugarrena. Luis LLavori (Zumaia). 60 euro eta garaikurra.
Lehen azpeitiarra. IƱigo Korta. Garaikurra.
Fototekako argazki onena. Fernando Oregi (Soraluze). Garaikurra.
Argazki Rallyko argazki onena. Miguel Iriarte (Azpeitia). Garaikurra.
16 urtetik beherakoak, lehena. Iker Garcia (Azpeitia). Garaikurra.
16 urtetik behera, bigarrena. Jon Zengotita (Azkoitia). Garaikurra.
16 urtetik behera, hirugarrena. Unai Azkune (Zumaia). Garaikurra.