Datorren astelehenean hasiko da 2009ko Gazte Astea. Astelehenetik eta maiatzaren 10a bitartean hainbat ekitaldi antolatu ditu Azpeitiko Gazte Asanbladak. Aldarrikapenak, kontzertuak, hitzaldiak eta bertso saioa izango dira, besteak beste.
Herriko gazteek izango dute zer eginik. Astelehenean botako dute asteari hasiera emango dion txupinazoa, goizeko hamaiketan. Arratsaldean, bizikleta eta kotxe karabana antolatu dute. Aurten bi hitzaldi antolatu dituzte; asteartekoa AHTaren ingurukoa izango da eta ostegunekoa, berriz, etxebizitzaren ingurukoa. Musikak ere bere tokia izango du: asteazkenean Andoni Egañak eta Amets Arzallusek bertso saioa eskainiko dute Gaztetxean eta larunbaterako, berriz, Sexplotion eta Urban Shout taldeen kontzertuak antolatu dituzte.
Aurten futbito txapelketa Gazte Astetik aparte antolatu du Azpeitiko Gazte Asanbladak, "bestela, Gazte Astean futbitoak nagusitasuna hartzen zuen". Futbito Txapelketa ekainaren hasieran bukatuko da.
Gazte Astea 2009: egitaraua
Maiatzak 4, astelehena
11:00etan Txupinazoa Karasusanen
18:30ean Bizikleta eta kotxe karabana plazatik abiatuta
Maiatzak 5, asteartea
18:30ean Hitzaldia Gaztetxean AHTaren inguruan, Elkarlaneko Mikel Alvarezen eskutik
Ondoren afari tertulia
Maiatzak 6, asteazkena
20:00etan Pintxo jana
21:30ean Bertso saioa Gaztetxean, Andoni Egaña eta Amets Arzallusekin
Maiatzak 7, osteguna
18:30ean Hitzaldia Gaztetxean etxebizitzaren inguruan, Elkartzeneko Aitor Saezen eskutik
Ondoren afari tertulia
Maiatzak 8, ostirala
18:30ean Triki-poteoa, Perez Arregi plazatxotik abiatuta
20:00etan Parrillada plazan
22:00etan Parodia udaletxe azpian
Maiatzak 9, larunbata
11:30ean Altxorraren bila, Olazko Amaren plazan hasita
14:30ean Bazkaria Gaztetxean
17:30ean Burrunbada
20:00etan Barra libre eta pintxoak Gaztetxean.
Ondoren Kontzertuak:
- Sexplotion (Zumaia)
- Urban Shout (Azkoitia)
Maiatzak 10, igandea
18:30ean El Pisito
filma Gaztetxean, Zine Klubarekin elkarlanean.