Nola eragiten digu krisiak emakumeoi? galdera gai hartuta mahai-ingurua antolatu du Emakumeen Mahaiak, Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailaren babesarekin. Gaur (asteazkena) izango da solasaldia, 19:30ean, Sindikatu zaharrean.
ELA, LAB, ESK, EBEL eta ESTE sindikatuetako ordezkariak izango dira, eta Azpeitiko Bilgune Feministako kide batek egingo ditu mahai-ingurua moderatzeko lanak. Solasaldian parte-hartzeko deia egin dute Bilgune Feministatik.