Maiatzaren 17an Gaixoaren eguna izango da eta horren harira osasun pastoraltza antolatu du Azpeitiko elizak. Maiatzean hiru prestaketa hitzaldi antolatu dituzte guztira: datorren astelehenean, maiatzak 4, Eukaristia sinistu, ospatu eta bizi izeneko hitzaldia emango du Kepa Susperregi apaizak. Maiatzaren 11an, Roberto Garciak Eskizofrenia: beldurrik ez! eskainiko du eta maiatzaren 16ko saioko gaia Gaixoen Oliadura: Elkarteko Elizkizuna izango da.
Hitzaldi guztiak Parrokiko areto txikian izango dira, hasierako biak 16:00etan eta azkena, berriz, 17:00etan.