Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa abian da jada eta gaur, osteguna, jokatuko dute lehen partida azpeitiarrek. Herriarteko Pilota Txapelketan Azpeitia txapelduna izan zen iaz eta horregatik aurten final-zortzirenetan hasiko dira.
Anoetako taldea izango dute aurrez-aurre azpeitiarrek, gaueko bederatzietatik aurrera. Azpeitia ordezkatuko duten pilotariak honako hauek izango dira:Jon Aizpuru eta Iker Eizmendi kadete mailan, Daniel Murgiondo eta Markez Etxaniz jubeniletan, eta Joanes Otamendi eta Josu Uzkudun senior mailan.