Mikel Aranburuk peronea hautsi du eta denboraldi honetan berdegunean ikustea zaila izango da

Uztarria.eus 2009ko mai. 4a, 14:05

Azpeitiarrak Celtaren kontrako neurketan hartu zuen min, larunbatean

Lesioa ez dela larria eta ebakuntzarik ez diotela egingo adierazi du Eduardo Escobar Realeko medikuak

Mikel Aranburu futbol jokalari azpeitiarrak peronea hautsi zuen, joan den larunbatean Realak Anoetan Celtaren kontra –bina berdindu zuten- jokatu zuen neurketan.

Taldeko kapitainaren lesioa ez dela larria eta ebakuntzarik ez diotela egingo adierazi zuen Eduardo Escobar Realeko medikuak, atzo goizean Zubietan emandako prentsaurrekoan. Traumatologoaren esanetan, lesioak ez du jokalariaren ibilbide profesionalean ondoriorik izango, baina momentuz mina duela-eta hezurra osatu arte ez du jokatzerik izango. Pare bat hilabeteko kontua izango da eta, beraz, denboraldi honetan Aranburu berdegunean ikustea zaila izango dela gaineratu zuen Escobarrek.

Konplikazioak sor zitezkeela-eta, larunbat gaua obserbazioan pasa zuen Aranburuk. Hematoma handia dauka eta handituta du hanka, baina atzo goizean alta hartu eta etxera itzuli zen azpeitiarra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide