Azpeitiarrek ondo hasi dute Herriartekoa

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2009ko mai. 4a, 14:05

Ilunpeko pilotariak 1-2 nagusitu ziren Anoetan, final-zortzireneko joaneko neurketan

Itzulerako partidak ostiralean (maiatzak 8) jokatuko dituzte Frontoi Txikin

Azpeitiko taldeak ondo ekin dio 2009ko Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketari. Ilunpe elkarteko ordezkariak -2008ko txapeldunak - 1-2 nagusitu ziren Anoetan, final-zortzireneko joaneko neurketan. Datorren ostiralean, maiatzak 8, lortutako errenta berretsi eta final-laurdenerako urratsa ematen ahaleginduko da Azpeitia Frontoi Txikin, itzulerako partidetan.

Anoetan, aurreneko partida, kadete mailakoa, ezin izan zuten irabazi azpeitiarrek; Jon Aizpuru eta Iker Eizmendi gazteek osatutako bikoteak 22-3 galdu zuen. Jubeniletan, aldiz, Daniel Murgiondo eta Markel Etxaniz azpeitiarrak izan ziren aise gailendu zirenak (4-22). Seniorretan ere garaipen garbia eskuratu zuten Joanes Otamendik eta Josu Uzkudunek (12-22).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide