Unai Otaegi eta Jagoba Labaka erremontista gazteek GRAVN txapelketa irabazi dute

Uztarria.eus 2009ko mai. 5a, 11:05

Azpeitiko jubenilek Gipuzkoa ordezkatu zuten

Finala Nafarroaren aurka irabazi zuten, 40-36

Unai Otaegi eta Jagoba Labaka erremontista azpeitiarrek jubenil mailako GRAVN txapelketa irabazi zuten joan den asteburuan. Txapelketako finala Gipuzkoak eta Nafarroak jokatu zuten Gasteizko Olabe pilotalekuan; Azpeitiko jubenilek ordezkatu zuten Gipuzkoa. Azkenean, 40-36 irabazi zuten Otaegik eta Labakak.

Azpeitiar gazte hauen entrenatzailea Pello Aizpuru erremontista ohia da. Egun, Aizpuruk zuzentzen duen eskolan 28 erremontista daude. Guztiak gazteak dira eta astean hiru alditan entrenatzen dute Izarraitz pilotalekuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide