Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2009ko mai. 5a, 11:05

Datorren igandean, maiatzak 10, euskararen aldeko festa egingo dute Senperen

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatu du autobusa; 09:00etan irtengo da anbulatoriotik eta 18:00etan itzuliko da herrira

Datorren igandean, maiatzak 10, Herri Urrats iparraldeko ikastolen aldeko jai nagusia ospatuko da, Senperen. Haizea alde baita lelo hartuta, euskararen aldeko festa egingo dute.

Urtero bezala, Senpereko aintziran egun pasa egiteko autobusa antolatu du Ikasberri Azpeitiko Ikastolak. 09:00etan irtengo da anbulatorio aurretik eta 18:00etan itzuliko da Azpeitira. Autobusaren kostua 4 eurokoa da Ikastolako ikasleentzat eta gainontzekoek, berriz, 7 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko 943 15 12 46 telefono zenbakira deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide