Alaitz Olaizolaren 'Torrepeko zaldunak' liburua aurkeztu dute

Uztarria.eus 2009ko mai. 7a, 20:05

'Torrepeko zaldunak' liburuaren azala

Erein argitaletxeak plazaratu du eta haur eta gaztetxoei zuzendutako lana da

Lehen Hezkuntzako ikasleek antzezteko istorioa sortu du idazle azpeitiarrak

Alaitz Olaizola antzerkigile azpeitiarrak liburu berria du kalean: Torrepeko zalduna. Erein argitaletxearekin plazaratu duen lana haur eta gaztetxoei zuzendutako antzezlana da, 7-9 urteko ikasleen antzezteko prestatua. Lehen ere idatzi ditu Olaizolak haurrei zuzendutako antzezlanak.

Antzerki liburu berriaren sinopsian, hau irakur daiteke: "Duela hirurehun urte, Torreondo eta Torregertu izeneko herrixkak zeuden Torrepe mendiaren magalean. Torreondoko eta Torregertuko biztanleak ez ziren batere ondo konpontzen elkarrekin. Herri bakoitzak Torrepe mendia berea zela uste zuen. Behin, negu hotz batean, zaldun gorri bat eta zaldun berde bat Torrepe mendira iritsi ziren urrutiko lurretatik. Ezpata eder bana zeramaten gerrikoan sartuta. Bi herrietako biztanleek, ezpatekin liluraturik eta beren asmo txarrak bideratzeko asmoz, zaldunen adiskideak egitea erabaki zuten".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide