Txapazko istripua izan da Landeta auzoan

Uztarria.eus 2009ko maiatzaren 8a

08:10ean gertatu da ezbeharra, autobus batek eta auto batek elkar jo dutenean

Ez da zauriturik egon

Istripua gertatu da gaur (ostirala) goizean Azpeitiko Landeta auzoan. 08:10ean auto batek eta autobus batek elkar jo dute, Azkoitiko norazkoan. Ertzaintzaren arabera, txapazko istripua izan da eta ez da zauriturik egon.

Ezbeharraren ondorioz auto ilarak sortu dira, baina dagoeneko trafikoa normalizatuta dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide