Emakumeentzako sexu heziketa saioak asteburuan hasiko dira

Uztarria.eus 2009ko mai. 8a, 12:05

Emakumeak nola bizi nahi dugu gure sexualitatea? Zeintzuk dira gure desioak? gaiaren inguruan hausnartuko dute

Hiru saio izango ditu ikastaroak

Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailak gizonentzako, emakumeentzako eta adinekoentzako sexu heziketako ikastaroak antolatu ditu. Gizonentzat eta adinekoentzat zuzendutako saioak apirilaren 29an hasi ziren. Emakumeei zuzendutako ikastaroa, berriz, bihar (larunbata) hasiko da.

Emakumeei zuzendutako ikastaroan Emakumeak nola bizi nahi dugu gure sexualitatea? Zeintzuk dira gure desioak? gaiaren inguruan hausnartzen saiatuko dira. Hiru saio emango dituzte, 10:00etatik 13:00etara, Sindikatu Zaharrean. Lehen saioa bihar, larunbata, izango da, bigarrena maiatzaren 16an eta hirugarrena, berriz, maiatzaren 23an.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide