Argindarra joan-etorri ibili da herriko hainbat auzotan

Uztarria.eus 2009ko mai. 8a, 15:05

Gaur goizean zehar arazoak izan dira; atzo ere argi mozketak izan ziren

Uztarria ere argirik gabe egon da

Argindarra joan-etorri ibili da gaur (ostirala) goizean zehar, herriko hainbat auzo argi gabe utziz (Uztarria ere argirik gabe egon da). Atzo (osteguna) gauean ere arazoak egon ziren argiarekin.

Udaltzaingoaren esanetan, oraindik ez dakite argi mozketak zerk eragin dituen, ezta herriko zer auzo geratu diren argirik gabe.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide