Irabazi egin du Lagun Onakek, baina oraindik ez dago sailkatuta

Uztarria.eus 2009ko mai. 9a, 21:05

Lehen laurek jokatuko dute Bigarren B Mailara igoera fasea, eta Azpeitiko taldeak hiru puntuko aldea kentzen die laugarrenari eta bosgarrenari

Portugaleten ariko da Lagun Onak azkeneko jardunaldian, hurrengo asteburuan

2-0 irabazi dio gaur Elgoibarri; Orbegozok eta Altolagirrek egin dituzte golak, lehen zatian

Espainiako Bigarren B Mailara igotzeko sailkapen fasea jokatzeko pauso handia eman du gaur (larunbata) arratsaldean Lagun Onak-ek, 2-0 irabazi diolako Elgoibarri. Biek puntu kopuru bera zuten gaurko lehia hasi aurretik —67—, eta hirugarren eta laugarren postuetan zeuden (Hirugarren Mailako 4. Multzoan ari dira).

Lehen lau sailkatuak ariko dira igoera fasean eta Azpeitiko taldeak orain hiru puntuko aldea kentzen dio Beasain laugarrenari —honek ere irabazi egin du gaur—. Elgoibar bosgarrenari ere bai. Amurriorekin eta Portugaleterekin berdinduta dago.

Gaur Amurriok etxean 0-0 egin du Arenas Getxoren aurka eta Portugaletek ere 0-0 Zamudion.

Sailkapena orain:

-1. Amurrio. 70 puntu.
-2. Lagun Onak. 70.
-3. Portugalete. 70.
-4. Beasain. 67.
-5. Elgoibar. 67.

Azken jardunaldia (datorren asteburuan):

-Portugalete-Lagun Onak.
-Durango (15. dago)-Amurrio.
-Beasain-Leioa (9.).
-Elgoibar-Zalla (13.).

Lehen zatian egin dituzte gaurko bi golak: Jon Orbegozok eta Alex Altolagirrek.

Jende asko izan da Garmendipen: 600 bat lagun. 17:00etatik hasi da partida eta, aurretik, Lagun Onaken futboleko teknifikazio eskolan parte hartu duten gaztetxoek argazkia aterako dute zelaian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide