"Sanjuandegi auzoarentzat eskaintza berri bat egiteko asmoz" lanean ari den lan taldeak zilindrada handiko motoen bilkura antolatu du biharko (larunbata), Rochas tabernarekin auzolanean. Bilkura, bihar goizeko 10:00etatik aurrera izango da. Han, zilindrada handiko motoez gain, moto zaharrak ere ikusgai izango dira.
Antolatzailea den lan taldeak "jende guztia eta bereziki auzokideak animatu nahi ditu" ekitaldian parte hartzera. Aurrera begira ere beste ekitaldi batzuk antolatzeko asmoa dute eta jendea antolakuntzan parte hartzera gonbidatu dute.