Garmendiko lanak astelehenean hasiko dituzte

Urola Kostako Hitza 2009ko mai. 9a, 17:05

Garate Anaia auzotik Garmendi Gainera bitartean espaloiak berritu eta aparkalekuak antolatuko dituzte

Astelehenean, Garmendiko eta Sanjuandegiko karreretako ordezkariekin bilerak egingo ditu Udalak egin asmo dituzten lanen berri emateko

Garmendiko hirigintza lanak astelehenean bertan hasiko dituzte. Han, hainbat kaletako autoentzako aparkalekuak antolatu eta espaloiak berrituko dituzte. Espainiako Gobernuak obra publikoak sustatzeko agindutako diru laguntzen bidez egingo dira Garmendiko lanak, beste proiektu batzuk bezalaxe. Astelehenean auzo horretako bizilagunen ordezkariekin eta Sanjuandegikoekin bilerak deitu Udalak.

Lanak, Perdillegiko etxebizitzen eta Anaia Garate auzoko etxebizitzen ingurutik Garmendi Gaineko Errezileneko pareraino egingo dituzte. ART eraikuntza enpresak egingo ditu lanak eta 356.664 euroko aurrekontua dute. Lan guztiak bukatzeko lau hilabete inguru beharko dituztela azaldu dute Udaletik.

Espaloiak berritu eta 60-70 autorentzako aparkalekuak antolatzeko asmoa dute, "garajeetako irteerak ere badaude toki horretan eta hoiek errespetatu egin beharko dira-eta". Inguru horretan, aparkaleku aldetik "arazo larria" dagoela dio Udalak.

Bizilagunekin bilerak, astelehenean

Garmendiko lanak egingo dituzten etxepeetako ordezkariekin astelehenean bilera deitu du Udalak, 18:00etan, udaletxean. Han, lanen nondik norakoak azalduko dizkiete.

Sanjuandegin, Barrenetxea auzoan eta Salbe auzoan ere hirigintza lanak egingo ditu Udalak. Kasu horretan, aparkalekuak antolatu eta espaloiak berritzearekin batera, lur azpiko azpiegiturak ere berritu nahi ditu. Sanjuandegiko karreretako ordezkariekin ere astelehenean deitu du bilera Udalak, 19:00etan, udaletxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide