Iraurgi Ikastetxean Euskal Astea ospatuko dute gaurtik aurrera

Uztarria.eus 2009ko mai. 11a, 12:05

Joan den urteko Euskal Astea.

Ekitaldiz betetako astea izango da

Literatura, antzerki, kirol eta bertso saioak egingo dira, besteak beste

Euskal Astea ospatuko dute Iraurgi ikastetxean gaurtik hasita. Datozen bost egunetan ekintza ugari egiteko aukera izango dute irakasle eta ikasleek. Literatura, kirola eta bertso saioa antolatu dituzte, beste hainbat ekimenen artean.

Gaur goizean emango diote asteari hasiera, Rokitxoren etorrerakin eta 6. mailako ikasle batek irakurritako pregoiarekin. Ondoren, Idoia Sanchez ipuin kontalariak ipuin kontaketa saioa eskainiko du, lehen, bigarren eta hirugarren mailako ikasleentzat. DBH eta Batxilergoko ikasleek, berriz, Mihiluzen jolasten ekingo diote Asteari.

Iraurgi Ikastetxeko Euskal Astea

Astelehena, maiatzak 11

Haur Hezkuntza

  • Goizean Rokitxoren etorrera.

Lehen Hezkuntza

  • 09:00etan: euskal asteari hasiera emateko 6. mailako ikasle batek pregoia irakurriko du.
  • 09.15ean: Idoia Sanchez ipuin kontalaria.

DBH eta Batxilergoa

  • Goizean: DBH 1. mailakoek Mihiluzen jolastuko dute.

Asteartea, maiatzak 12

Haur Hezkuntza

  • 4 urteko umeak, TREN MUSEORA irteera.

Lehen Hezkuntza

  • 09:00etan: Antzerki tailerra.
  • 11.30ean: Aitor Arana idazlearekin solasaldia.
  • Arratsaldean: 9-12 urte bitarteko ikasle talde bat Azkoitiko Floreaga ikastetxera joango da antzerkia, bertsoak eta euskal abestiak eskaintzera.

DBH eta Batxilergoa

  • Arratsaldean: DBH 4. mailakoek bertso saioa izango dute Jokin Uranga, Amets Arzallus eta Sustrai Colinarekin.

Asteazkena, maiatzak 13

Haur Hezkuntza

  • 3 urteko umeak parkera joango dira.
  • 5 urteko umeek goizean Azpeitia ezagutuz irteera kulturala egingo dute.

Lehen Hezkuntza

  • 09:00etan: Fernando Morillo idazlearekin solasaldia.
  • 11.30ean: Aitor Arana idazlearekin solasaldia.
  • Arratsaldean: 9-12 urte bitarteko ikasle talde bat Ikasberri ikastolara joango da antzerkia, bertsoak eta euskal abestiak eskaintzera.

DBH eta Batxilergoa

  • Goizean: DBH 2. mailakoek Mihiluzen jolastuko dute. DBH 1. mailakoek, berriz, Josu Bereziartua alpinistaren bisita izango dute.

Osteguna, maiatzak 14

Haur Hezkuntza

  • 09.15ean: Idoia Sanchez ipuin kontalariaren saioa.
  • Arratsaldean: 6. mailakoen antzerki ikuskizuna.

Lehen Hezkuntza

  • 09:15ean: IƱaki Zubeldia idazlearekin solasaldia.
  • 09:00etan: 6.mailako ikasleek beraiek prestatutako antzerkiak eskainiko dizkiete beste mailetako ikasleei.

Ostirala, maiatzak 15

Haur Hezkuntza

  • Goizean: 3, 4 eta 5 urtekoek Milagrosako kaperara irteera.
  • Arratsaldean: Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizuna. Ondoren, askaria egingo dute.

Lehen Hezkuntza

  • 09:00etan: Meza, Esklabetan.
  • 11:00etan: Herri kirolak.
  • Arratsaldean:

Ziklo park txikia: 1. eta 2. maila

Quads pista: 6. maila

Zezen mekanikoa: 6. maila

Ziklo park handia: 5. maila

Ziklo park txikia: 4. maila

Pailazoak: 1. 2. eta 3. mailakoentzat.

DBH eta Batxilergoa

  • Tailer desberdinak izango dituzte: makillajea, dantza, arku jaurtiketa, patata tortillak...

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide