'Izarren argia' filma grabatuko dute Azpeitian

Uztarria.eus 2009ko mai. 11a, 13:05

Mikel Rueda zuzendariaren filmeko eszenak Esklabetan grabatuko dituzte, ekainean eta uztailean

Asteazkenean kasting-a egingo dute, Sindikatu Zaharrean

Azpeitia eszenatoki bihurtuko da datozen bi hilabetean. Mikel Rueda zuzendari bilbotarrak Izarren argia filmaren errodajeari ekingo dio eta Azpeitian grabatzeko erabakia hartu du. Ekainaren 22tik uztailaren 18ra Esklabetan egongo dira filmaren eszenak grabatzen.

Filma Gerra Zibileko gertakizun batean oinarrituta dago, Saturraraneko emakumeen gartzelan hain zuzen. Filmeko aktoreak dagoeneko aukeratuta dituzten arren, arduradunek ez dute zehaztu nahi izan zeintzuk izango diren protagonistak.

Asteazkenean kasting-a egingo dute Azpeitian, Sindikatu Zaharrean, eta herritarren parte-hartzea behar dutela adierazi du kasting arduradunak. Hain zuzen, emakumeak behar dituzte, gartzelako presoen eta mojen figurazioa egiteko. Kasting-ean parte hartu nahi duenak 943 323260 telefono zenbakian eman behar du izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide