Saninazioak antolatzeko bilera asteazkenean izango da

Uztarria.eus 2009ko mai. 11a, 11:05

Udal Areto Nagusian izango da, 20:00etan

Herritar guztiek har dezakete parte

San Inazio jaiak pixkanaka hurbiltzen ari direla-eta, Udal Festa Batzordeak egitarauaren antolaketarako bilera antolatu du.

Asteazkenean izango da, 20:00etan, Udal Areto Nagusian eta, Udaletik adierazi dutenez, bertan nahi duten herritar guztiek har dezakete parte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide