Emaitza onak Bergaran Izarraitz Igeri Elkartekoentzat

Uztarria.eus 2009ko mai. 11a, 20:05

Benjamin eta alebin mailako ligako 5. jardunaldian hartu zuten parte, larunbatean

Hamabost azpeitiar sailkatu ziren bost aurrenekoen artean, proba ezberdinetan

Izarraitz Igeri Elkarteko benjamin eta alebin mailako igerilariak Bergaran aritu ziren joan den larunbatean, ligako 5. jardunaldian parte hartuz. Gustura gelditu ziren azpeitiarrak lortutako emaitzekin: hamabost azpeitiar sailkatu ziren bost aurrenekoen artean, proba ezberdinetan.

Hona hemen, Izarraitz IE-koen sailkapenak:

  • 100 metro libreak
    • 2000. urteko benjaminak: Aiora Beristain (1. postua), Maialen Aizpuru (2. postua), Eva Astigarraga (4. postua), Ane Fierrez (5. postua), Maddalen Sudupe (10. postua) eta Mikele Lapeira (14. postua).
  • 200 metro libreak
    • 1998. urteko alebinak: Jon Sanchez eta Miren Berasategi (1. postua), Ignacio Iriarte (4. postua), Begoña Iriarte (5. postua) eta Leire Agirretxe (8. postua).
    • 1999. urteko benjaminak: Oihana Goenaga (1. postua), Miren Caballero (2. postua),Aroa Unsain (3. postua) eta Imanol Odriozola (4. postua).
  • 400 metro libreak
    • 1998. urteko alebinak: Jon Aizpuru (2. postua), Markel Aranburu (3. postua) eta Iker Carmona (5. postua).

Azpeitiarrak Oñati, Eibar, Bergara, Elgoibar, Legazpi eta Azkoitiko igerilariekin lehiatu ziren Bergarako jardunaldian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide