Azpeitiak Herriarteko final-laurdenak jokatuko ditu

Urola Kostako Hitza 2009ko mai. 12a, 11:05

Anoetaren aurka irabazi zuen

Azpeitia-Astigarra izango da hurrengo neurketa, datorren ostiralean, 22:00etan

Azpeitiko pilota eskoletako taldeek Herriarteko Pilota Txapelketako-Kutxa Sariaren final-laurdenetarako sailkatu dira.

Azpeitiko pilotariek Anoetako taldearen kontra jokatuko zuten, etxean. Kadeteek 22-0 galdu zuten lehendabiziko partida. Gainontzeko bi norgehiagokak azpeitiarren aldekoak izan ziren; 22-10 eta 22-6 emaitzekin, hurrenez hurren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide