Uztarria Azpeitiko Komunikazio Taldeak Zuzendaritza Batzorde berria osatzeko pausoak ematen ari da eta bide horretan taldearen proposamenak aurkeztuko dizkie bazkideei larunbatean egingo den batzarrean. Lehen deialdia 11:45ean egingo da, eta bigarrena, berriz, 12:00etan, Aitonenako I-eko aretoan.
Uztarria Kultur koordinakundearen amaierarekin batera Uztarria Kultur Koordinakundea osatzen zuten kideek ere Uztarrian izan zuten ibilbideari amaiera ematea erabaki zuten 2008ko martxoan. Hala ere, Zuzendaritza Batzordeko kideek 2008ko abendura arte jarraitzeko konpromisoa hartu zuten. Baina urte hori Uztarriarentzat trantsizio urtea izan zen eta horren aurrean Zuzendaritza Batzordeari euren karguak beste hiru hilabetez mantentzeko proposamena egin zion.
2009an Zuzendaritza Batzorde berria osatzeko pausuak eman dira. Orain arte, Laxaro Azkune lehendakariak, Mikel Arregi idazkariak eta Leire LarraƱaga diruzainak bete dituzten funtzioak Alaitz Olaizolak, Ane Aranburuk eta Maite Aramendik beteko dituzte, hurrenez hurren, bazkideek larunbateko batzarrean hala erabakiz gero.
Uztarriak bazkide guztiei (1.152 jada) batzarrera azaltzeko dei egiten die.