Era guztietako loreak ikusteko parada izango da larunbat honetan, Sanjuandegi auzoan antolatu duten lore azokan. Goizeko bederatzietan hasiko dira postuak jartzen eta egun osoan izango dira ikusgai. Postu gehienak lore-dendenak izango diren arren, artisauen hainbat postu ere jarriko dituzte bertan.
Bestalde, Sanjuandegiko Festa Batzordeak herritarrak deitu ditu, udaberriko jaiak gainean direla-eta, festa egunetan ekintzak antolatzen laguntzeko. Esku bat botatzeko prest dagoenak cfb.sanjuandegi@yahoo.es helbidera idatzi edo 679695737 telefono zenbakira deitu behar du.