Larunbatean Urolako XXXI. Eskolarteko Futbol Txapelketako finalak jokatuko dituzte Azpeitiko Garmendipeko futbol zelaian. Bertan, hamabi futbol taldetan banatuta, 158 jokalarik eta 24 entrenatzailek hartuko dute parte. Epaile lanetan, berriz, Lagun Onak Futbol Klubekoek eta Azpeitiko Areto Futbol Taldekoek jardungo dute. Aurreneko partidak 15:30ean hasiko dira eta azken biak 17:30ean.
Nesketan, infantiletan Urola A-k Floreagaren kontra jokatuko du finala; benjaminetan, Karmelo Etxegarai B Karmelo Etxegarai A-ren kontra ariko da; eta alebinetako finala Ikasberri A eta Iraurgi C-ren artean jokatuko dute.
Mutiletan, benjaminetan Ikasberri A Xabier Munibe B-ren kontra ariko da; infantiletako finala Floreagak eta Iraurgik jokatuko dute; eta, alebin mailako txapela, berriz, Ikasberri A-ren eta Iraurgi A-ren artean erabakiko dute.