Udal Festa Batzordeak datorren uztaileko San Inazio festak antolatzeko bigarren bilera deitu du. Aurrena bezala, hau ere asteazkenez izango da, maiatzaren 20an. 20:00etan hasiko da, udaletxeko Areto Nagusian.
Bigarren bilera hau ere parte hartu nahi duten herritar guztientzat irekita egongo da. Oraingoan, ordea, Udal Festa Batzordeak "bereziki herriko gazte, soziedade edo elkarte, kirol eta kultur talde" guztiei "parte hartzeko dei zabal bat" egin nahi izan die.