Eskolarteko txapelketaren finalak jai giroan jokatu zituzten Garmendipen

Uztarria.eus 2009ko mai. 18a, 21:05

Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeetako taldeek hartu zuten parte eta guztira 39 gol sartu zituzten, sei finaletan

Ikusle asko gerturatu zen taldeak animatzera

Futbolak albiste pozgarri bat baino gehiago utzi zituen joan den astebukaeran herrian. Lagun Onakeko talde nagusiaren balentria ez zen izan festarako aitzakia bakarra. Garmendipen ere gozatu zuten, Urolako Eskolarteko XXXI. Txapelketaren finaletan parte hartu zuten gaztetxoek.

Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeetako taldeek hartu zuten parte eta guztira 39 gol sartu zituzten, sei finaletan. Penalti jaurtiketarik ere izan zen, finaletako batean. Ikusle asko gerturatu zen taldeak animatzera eta arratsaldea girotzera.

Hauek izan ziren finaletako emaitzak:

Benjamin neskak

Karmelo Etxegarai B 1
Karmelo Etxegarai A 4

Benjamin mutilak

Ikasberri A 2
Xabier Munibe B 5

Alebin neskak

Ikasberri A 8
Iraurgi C 3

Alebin mutilak

Ikasberri A 4
Iraurgi A 5

Infantil neskak

Urola A 1
Floreaga 1
(Urola A txapeldun, penalti jaurtiketetan)

Infantil mutilak

Floreaga 2
Iraurgi 3

Finalen argazkiak ikusi hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide