KZguneak administrazio elektronikoari buruzko hastapen ikastaroa eskainiko du

Uztarria.eus 2009ko mai. 20a, 11:05

Ikastaroan Azpeitiko Udaleko webgunearekin elkarri eragiten irakatsiko dute.

Ikastaroaren helburua edozein administrazioak eskaintzen dituen zerbitzu elektronikoak ezaguraztea da

Ikastaroa ekainaren 1ean hasiko da; izena emateko epea zabalik dago

Azpeitiko KZguneak administrazio elektronikorako hastapenetarako ikastaro berria jarriko du martxan ekainaren 1ean. Ekimen berri horren helburua edozein administraziok eskaintzen dituen zerbitzu elektronikoak ezagutaraztea da. Ikastaroan errolda papera nola eskatu daitekeen, enplegu eskaintzetara sartzen, aldizkari ofizialak aztertzen, foru ogasunekin izapidetzeak egiten edo zirkulazioaren inguruko informazioa lortzen ikasi ahalko da.

Antolatzaileen arabera, ikastaroan herritarrak on-lineko administrazio berrian trebatzeaz gain, erabilera horren bidez administrazioko izapidetzeetan itxaron denborak murriztu, kostuak gutxitu eta Interneten inguruko konfiantza eta segurtasuna areagotu nahi dira.

Ikastaroaren iraupena 16 ordukoa izango da, presentziala eta doan eskainiko dute. KZgunean eman beharko da izena eta dagoeneko epea zabalik dago. Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, Foru Ibilbidea, 18 (Enparan Dorrea) dagoen zentrora joan edo 943 811864 telefono zenbakira deitu behar da.

Udaleko webgunea

Ikastaroan Azpeitiko Udaleko webgunearekin elkarri eragiten irakatsiko dute. "Azpeitiko Udalaren webgunean dagoeneko tramiteak on-line egiteko aukera dago: errolda, espedienteak, tasak, zergak, isunakĀ…" adierazi dute udaletxetik. Ikastaro berria zerbitzu horiek erabiltzen ikasteko izango da.

Azpeitiko KZgunea 2001. urtean ireki zen eta ordutik 2.882 pertsonek inskripzioa egin dute, eta haien artean, 1.071 Internetari buruzko hastapen ikastaroa ikasi ari dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide