Espainiako bandera Azpeitiko udaletxean?

Enekoitz Esnaola 2009ko mai. 25a, 15:05

Espainiako Auzitegi Gorenak agindua eman berri du

Banderak eraikinen kanpoaldean "egunero" egon behar du eta barnealdean "lehentasunezko" lekuan

Espainiako Auzitegi Gorenak zioen lehengo astean: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazioko eraikin guztietan jarri behar da Espainiako bandera. Eusko Jaurlaritzaren helegitea atzera bota zuen.

Harrezkero, adibidez, Amurriokoak jarri berri du piperpotoa —bere kabuz ere sartu izan ditu helegiteak—.

Azpeitiko udaletxean ere ikusiko al dugu?

2004an Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Justizia Auzitegi Nagusiak erabakitakoa berretsi du Gorenak, eta agintzen du Espainiako banderak eraikinen kanpoaldean "egunero" egon behar duela eta barnealdean "lehentasunezko" leku batean.

Espainiako Ikurren Legea 1981ean onartu zuten, eta Auzitegi Gorenak dio "Espainiako banderak nazioa ordezkatzen" duela. "Aberriaren subiranotasuna, independentzia, batasuna eta zintzotasunaren ezaugarria da, eta Espainiako Konstituzioan bilduta dauden balio nagusiak biltzen ditu".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide