Joseba Otaegik irabazi du aizkora apustua

Uztarria.eus 2009ko eka. 1a, 11:06

Zazpi minuturen aldearekin irabazi zion Josu Aizpuru Errekalde nuarbetarrari

Aizkolari bakoitzak 3.000 euro jarri zituen jokoan

Joseba Otaegi zizurkildarrak irabazi zuen atzo, igandea, Josu Aizpuru Errekalde nuarbetarraren aurka jokatu zuen aizkora apustua, Azpeitiko zezen plazan. Zizurkildarrak zazpi minuturen aldearekin eraman zuen garaipena. Aizkolari bakoitzak zortzi kana-erdiko eta lau oinbiko erdibitu behar izan zituen, eta jokoan, bakoitzak 3.000 euro zituen.

Eguraldia lagun, Azpeitiko plazan 1.000 ikusle elkartu ziren lehia ikusteko. Otaegi hasieratik izan zen faborito eta dirua bere alde egon zen. Lehen bi kana-erdiko erdibitu ostean, minutu bateko aldea zuen. Lan erdietarako bi minututik gorako aldea lortua zuen, eta hortik amaierara zuloa handituz joan zen bi aizkolarien artean.

Otsailean desafiatu zuen Aizpuruk Otaegi. Atzokoa, nuarbetarraren lehen apustua izan zen; Otaegik, berriz, 2007an Jon Rekondoren kontra irabazi zuen apustu bat. Horrez gain, egungo Euskal Herriko Bigarren Mailako txapelduna da.

Informazio gehiago: Gara

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide