80 lagun inguruk hartu dute parte boulderrean

Urola Kostako Hitza 2009ko eka. 1a, 12:06

Goiko argazkian, aurtengo Boulder Txapelketaren une bat. Behekoan, txapelketan bildutakoek atera zuten elkartasun argazkia.

Boulder Txapelketaren antolatzaileek diotenez, "parte- hartzea handiagoa da urtetik urtera"

Atzo (igandea) bukatu zen Aritz Odriozola 'Zabaletxe'-ren omenez antolatutako Mendi Astea

Mendi Astearen baitan Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako III. Boulder Txapelketa jokatu zen larunbatean goizez eta arratsaldez Gaztetxean, Euskal presoak euskal harrietara lelo hartuta. Guztira 80 lagun inguruk hartu zuten parte. Hasi 60 urte ingurutik eta 6 urte bitartekoak izan ziren parte hartu zutenen artean. Maila bakoitzera egokitutako panelak jarri zituzten antolatzaileek: hasiberrientzako, eskalatzaile herrikoientzako eta goi mailakoentzako. Jende gehiena herrikoien mailan lehiatu zen: 45 lagun inguru. Antolatzaileak gustura zeuden txapelketak izandako harrerarekin: "Urtetik urtera gero eta jende gehiago etortzen da lehiaketara eta giro ederra sortzen da. Gainera, adin guztietako jendeak hartzen du parte eta hori ere ederra da".

Herriko plazan, haurrentzako eskalatzeko txokoa ere jarri zuten atzo. Egun osoan egon zen martxan.

Lagun Onak Mendi Bazkunakoek atzo, igandea, bukatu zuten aurtengo Mendi Astea, Xoxoteko Egunarekin. Egun osoan zehar Xoxoten hainbat ekitaldi antolatu zituzten. Aurtengo Mendi Astea Aritz Odriozola Zabaletxe-ren omenez egin dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide