Mireia Epeldek Menorcako Challenge lasterketako 3. etapa irabazi du

Uztarria.eus 2009ko eka. 1a, 13:06

UCI eliteko kategoriako lasterketa da

Epelderen taldeko Ariadna Tudelek irabazi du lasterketa

Mireia Epelde Azpeitiko txirrindulariak Menorcako (Herrialde Katalanak) emakumezkoen Challenge lasterketako 3. etapa irabazi zuen atzo, igandea.

Menorcakoa UCI eliteko kategoriako lasterketa da, eta atzo irabazitako etapa 91,8 kilometrokoa izan zen. Epelderen taldeko Ariadna Tudelek irabazi du lasterketa.

Epelde "oso gustura" dago lortutako emaitzarekin. "Fisikoki ondo sentitzen nintzen, baina ez genuen espero horrelako emaitza onik. Lasterketa hasierako helburua lidergoa mantentzea zen, baina azkeneko 20 kilometroetan lidergoa mantentzeaz gain etapa irabazteko aukera zegoela ikusi genuen eta aurrera egin nuen".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide