Igerilariek bost domina lortu dituzte Euskadiko Eskolartekoan

Urola Kostako Hitza 2009ko eka. 3a, 11:06

Ainhoa Goenaga igerilariak guztira lau domina lortu ditu: urrezko bi eta zilarrezko beste bi

Izarraitz Igeri Elkarteko 11 urtetik gorako igerilariek Ligako jardunaldia jokatu zuten larunbatea

Izarraitz Igeri Elkartekoek emaitza onak lortu dituzte Euskadiko Eskolarteko Igeri Txapelketan. Guztira bost domina lortu dituzte: bi urrezko, bi zilarrezko eta brontzezko bat. Txapelketa Gasteizen jokatu zuten larunbatean.

Ainhoa Goenaga igerilariak lau domina lortu ditu: urrezko bi, bata 100 metro bizkar estiloan eta bestea taldeka 4x100 metro estiloetan; zilarrezko bat, taldekako 4x100 metro librean, Luke Kortarekin batera; eta brontzezko bat 100 metro bular estiloan.

Euskadiko igeriketa txapelketan Izarraizko beste igerilariek ere postu onak lortu dituzte: Anne Berasategik zazpigarren egin du 100 metro tximeletan; Jon Odriozolak bosgarren 200 metro librean eta zortzigarren 100 metro librean; eta, Luke Kortak hamargarren 100 metro librean.

Ligako jardunaldia

Bestetik, Izarraitz Igeri Elkarteko 11 urtetik gorako igerilariek Ligako jardunaldia jokatu zuten larunbatean, Legazpin. Sei lehen postu lortu dituzte igerilariek: Naiara Perezek 400 metro librean; Ainitze Odriozolak 400 metro librean eta bi zabalerako australiarrean; Pablo Etxeberriak 200 metro estiloan, 100 metro librean eta bi zabalerako australiarrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide