Espainiako Hirugarren Mailan aritu den Lagun Onak futbol taldeak Espainiako Bigarren B Mailara igotzeko kanporaketan itzuliko partida jokatuko du larunbatean, 18:30ean, Garmendipen. La Nuciaren kontra jokatuko du eta partidarako sarrerak bihartik aurrera jarriko dituzte saltzen. Joaneko partidan husna egin zuten.
Prezioetan aldaketak
Bihar eta etzi 18:30etik 20:30era bitartean Garmendipeko leihatilak irekita edukiko dituztela iragarri dute. Lagun Onak-etik hasiera batean emandako prezioetan aldaketak egon dira. Sarreren prezioak, azkenean, honakoak dira:
- Aurrez erosita (ostegunean eta ostiralean):
- Bazkideentzako sarrera orokorra: 5 euro.
- Bazkideentzako harmailetako sarrera: 8 euro.
- Bazkide ez direnentzat sarrera orokorra: 10 euro.
- Bazkide ez direnentzat harmailetako sarrera: 13 euro.
- Larunbatean erosita:
- Bazkideentzako sarrera orokorra: 6 euro.
- Bazkideentzako harmailetako sarrera: 10 euro.
- Bazkide ez direnentzat sarrera orokorra: 13 euro.
- Bazkide ez direnentzat harmailetako sarrera: 15 euro.
Aurrera egiteko irabazi egin behar
Lagun Onak-ek igoera fasean aurrera egiteko ezinbestean irabazi beharra dauka Garmendipen. Golekin berdinduta edota galduta kanporaketatik kanpo geldituko litzateke. Irabaziko balu, berriz, mailaz igotzeko beste kanporaketa bat jokatu beharko luke Azpeitiko futbol taldeak.