Sanjuandegin Eskolarteko II. Krosa antolatu dute iganderako

Urola Kostako Hitza 2009ko eka. 12a, 11:06

Kirola Kalera Ateratzeko Egunaren baitan hainbat ekitaldi antolatu du Udaleko Kirol Sailak

Igandean bertan lasterketarako izena eman daiteke

Kirola Kalera Ateratzeko Egunaren baitan, iganderako, Sanjuandegiko Eskolarteko II. Krosa antolatu dute, Udaleko Kirol Sailaren laguntzarekin. 10:00etan hasiko da lasterketa 4-5 urteko haurrekin. Infantil maila bitartekoen lasterketak izango dira.

Ikastetxeetan kroserako dortsalak banatu dituzte dagoeneko, baina igandean bertan ere lasterketarako izena eman daiteke, 10:00etatik 10:45era bitartean, Jose Antonio Agirre plazan.

Bestalde, igerileku estalirako sarrera doan izango da igandean 09:00etatik 13:00etara bitartean. Udal Kirol Patronatuko bazkideek, berriz, sauna doan izango dute etzi.

Kirola Kalera Ateratzeko Egunean kirolak duen garrantziaz jabetu arazi nahi dute jendea, eta Europako Batasunetik bultzatutako ekimena da.

Sanjuandegiko eskolarteko krosa

10:00. 4-5 urteko haurrak. 300 metro.

10:20. Benjamin aurrekoak. 600 metro.

10:40. Benjaminak. 800 metro.

11:00. Alebinak. 1.200 metro.

11:20. Infantilak. 1.500 metro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide