Enparan kalean festak dituzte igandean

Urola Kostako Hitza 2009ko eka. 12a, 13:06

Lagunarteko bazkariaren ondoren aurten 80 urte bete dituzten kaletarrei opariak banatuko dizkiete

Eliz kalean Erretz-txapelketa egingo dute gaur, 16:00etan, Mendizale Elkartean

Enparan kalean festak izango dituzte igandean. 10:00etan ekingo diote jaiari suziriak botata eta txistularien kalejirarekin. Ondoren, 12:00etan, herri meza izango dute, Frantziskanetako elizan. Mezatik irtendakoan, hamaiketakoa egingo dute Basazabal Elkartean. 14:00etan, berriz, lagunarteko bazkaria egingo dute Baigerako jatetxean.

Bi laguni omenaldia

Bazkalondoan, 80 urte bete dituzten Bixente Lizaso eta Angelita Zabaleta Enparan kaletarrei omenaldia egin eta opariak banatuko dizkiete. Baina festa ez dute horrekin bukatuko, iluntzera bitartean bertsolariek eta trikitilariek alaituko baitute giroa. Jokin Uranga eta BeƱat Lizaso bertsolariak ariko dira Enparan kalean.

Erretz-txapelketa Eliz kalean

Eliz kaleko auzotarrak datorren ostegunetik aurrera murgilduko dira jaietan. Hala ere, jaietako lehen ekitaldia gaurko, ostirala, antolatu dute. 16:00etan XXI. Erretz-txapelketa egingo dute Mendizale Elkartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide