Kultur taldeek diru laguntzak eskatzeko epea astelehenean zabalduko dute

Uztarria.eus 2009ko eka. 12a, 13:06

Uztailaren 15era arte kultur taldeek diru laguntza eskatu dezakete udaletxean

Eskaerak Udaleko Kultur Batzordera zuzendu behar dira

Udalak ekainaren 15ean irekiko du kultur taldeek diru laguntzak eskatzeko epea. Azpeitiko kultur taldeek 2009 urterako diru laguntza eskaerak Udalera bidali beharko dituzte, eta uztailaren 15a izango da horretarako azken eguna.

Diru laguntza eskaera egiteko orduan taldearen datuak, taldeko partaideen izen-abizenak, 2009 urteko plangintza eta aurrekontua eta 2008an Udaletik jasotako diru laguntza eta hau zertan erabili den azaltzen duen txostena aurkeztu behar dira udaletxean.

Informazio gehiago lortu nahi duenak Udaleko Kultur Batzordera (943 15 70 68) deitu behar du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide