Gaztetxeko futbito txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar

Urola Kostako Hitza 2009ko eka. 12a, 20:06

Kopako finala 16:00etan hasiko da eta Ligakoa 17:00etan

Gauean Gaztetxean egingo duten afariarekin agurtuko dute aurtengo txapelketa

Gaztetxetik antolatutako futbito txapelketaren azkenengo jardunaldia izango da bihar arratsaldean. Ohi bezala, herriko plazan jokatuko dituzte Kopako eta Ligako finalak. Betharrametan jokatu dira txapelketako jardunaldiak eta hogei taldek hartu dute parte aurtengo honetan. Antolatzaileen arabera, "orokorrean ondo joan da txapelketa". Dena den, antolatzaileek nahi baino neska gutxiagok hartu du parte.

Bihar, 16:00etan hasiko da Kopako finala eta ondoren, 17:00etan, Ligakoa jokatuko dute.

Txapelketari bukaera ona emateko aurten ere afaria antolatu dute. Baina, aurten Gaztetxean dute afaria, eta ez beste urtetan bezala azoka plazan. Txapelketan parte hartu dutenek doan afaltzeko aukera izango dute. Futbolean aritu ez direnak ere afarira joan daitezke, 6 euro ordainduta. Txartelak afal aurretik salduko dituzte Gaztetxean bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide