Erremonte Txapelketako finala ostiralean izango da

Uztarria.eus 2009ko eka. 16a, 14:06

Maiatzaren 19an hasi zen X. Erremonte Txapelketa. Argazkian, txapelketa aurkeztu zutenean, Izarraitz pilotalekuan. (Nerea Uranga)

Matxin III.ak eta Etxazabalek Matxin IV.a eta Aizpuruaren aurka jokatuko dute

18:00etan hasiko da partida, Izarraitz pilotalekuan

Azpeitiko X. Erremonte Txapelketako finala jokatuko dute ostiralean, 18:00ean, Izarraitz pilotalekuan. Azpeitiko bi pilotari heldu dira finalera, Matxin III.a eta Etxezabal, eta biek bikoteetako bat osatzen dute. Bestea, berriz, Matxin IV.ak eta Aizpurua II.ak. Finala ikusteko sarrera 10 euro kostatuko da.

Azpeitiko X. Erremonte Txapelketa maiatzaren 19an hasi zen, eta hamasei erremontistek hartu dute parte; horietatik zortzi azpeitiarrak izan dira. Aurten, partidak ostiraletan 22:00etan jokatu beharrean, 18:30ean hasi dira, Herriarteko txapelketarekin bat ez egiteko. Julian Kortajarena Azpeitiko Udaleko Kirol batzordeburuaren arabera, "ordu aldaketarekin asmatu egin dela ematen du: aurreneko jardunaldian jendearen sartu irtena behintzat izan zen". Hala ere, ostiral honetako finala 18:00etatik aurrera jokatuko dute.

Finala jokatu aurretik, partida estelarraren txanda izango da. Urteaga eta Iriarte pilotariek osatutako bikotea Urriza eta Badiolaren kontra neurtuko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide