Eliz kalean gaur arratsaldean hasiko dituzte Korputz festak, suzirien zirti-zartarekin. Segidan, Juan Antxieta Musika Eskolako trikitilariek kalejira egingo dute.
Larunbat gauera arte izango dira festak Eliz kalean. Hainbat musika emanaldirekin eta poteorekin batera, Emakumezkoen Pala Txapelketa ere jokatuko dute larunbatean. Lehiaketa hau urteroko ohitura bihurtu da jada kale horretako jaietan.
Elizkalean korputzak
Ekainak 18, gaur
18:00. Suziriak eta Juan Antxieta Musika Eskolako trikitilarien kalejira. Ondoren, buruhandiak.
19:30. Meza, parrokian, kaleko hildakoen alde.
Ekainak 19, bihar
18:00. Juan Antxieta Musika Eskolako trikitilariak, eta buruhandiak.
19:30. Kitarra-poteoa.
22:30. Zarauzko Garabi taldearen kontzertua.
Ekainak 20, etzi
12:00. Emakumezkoen Pala Txapelketako finalerdia, Frontoi Txikian.
13:00. Itsasi dantza taldea.
16:00. Emakumezkoen Pala Txapelketako finala, Frontoi Txikian.
19:30. Triki-poteoa.
20:30. Eliz kalekoen afaria, Baigerako tabernan.
23:00. Eguren eta haren lagunekin dantzaldia. Gauerdian, zozketa.