Gortasunaren prebentziorako jardunaldia antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2009ko eka. 19a, 11:06

Ekainaren 25ean egingo dute, 16:30etik 18:30era

Prebentzio neurriak, eman beharrezko pausoak eta entzumenaren inguruko aholkuak emango dituzte, besteak beste

Baigera jubilatuen elkarteak gortasunaren prebentziorako jardunaldia antolatu du ekainaren 25erako. "Entzumen arazoak dituztenei zuzendutako saioa izango da, gutxi entzuten dutenentzat, entzun bai baina ulertzen ez dutenentzat, edo beren entzumenaren inguruan zalantzak dituztenentzat", diote antolatzaileek. 16:30etik 18:30era izango da saioa, eta parte hartu nahi duenak Baigeran eman behar du izena.

Prebentzio neurriak, eman beharrezko pausoak eta entzumenaren inguruko aholkuez gain, sendagai ototoxikoa eta entzumenaren inguruko bi gida, eta entzumen arazoak prebenitzeko tresnak emango dituzte arduradunek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide