Bertan behera utzi dute Asteburu Musikalak egitasmoko biharko emanaldia

Uztarria.eus 2009ko eka. 19a, 17:06

Parte hartzekoa zen Tibeteko taldeak bisatuarekin arazoak izan ditu eta ezingo dute etorri

Aurtengo Asteburu Musikalen egitaraua etzi bukatuko da, Bandak Urrestillan egingo duen saioarekin

Aurtengo Asteburu Musikalak egitasmoaren barruan biharko (larunbata, ekainak 20) iragarrita zegoen kontzertua bertan behera gelditu da. Kontzertu horretan herriko Julian Barrenetxea Abesbatzak eta Tibeteko talde batek hartu behar zuten parte, udaletxeko arkupetan. Baina, Udaleko Kultura sailetik gaur bertan jakinarazi dutenez, kontzertuan parte hartzekoak ziren tibetar monjeek bisatuekin arazoak izan dituzte eta oraindik Indiatik atera ezinda daude. Hori dela eta, antolatzaileek biharko emanaldia bertan behera uztea erabaki dute.

Biharko iragarrita zegoen kontzertua 2009ko Asteburu Musikalen azkenaurreko emanaldia zen. Aurtengo ekitaldiaren azken saioa etzi, igandea, Udal Musika Bandak Urrestillan eskainiko duena izango da. Urrestillako festetako Jubilatuaren Egunean, meza ondoren joko du Bandak, plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide