Bi jardunalditan jokatuko da Emakumeen IV. Futbito Txapelketa, larunbatetik

Uztarria.eus 2009ko eka. 19a, 21:06

Sei taldek hartuko dute parte, aurrekoetan baino gutxiagok, eta hiru egunetan jokatu beharrean bitan egingo dute txapelketa

Bihar, 09:00etatik aurrera sei partida jokatuko dituzte, Garmendipeko belar artifizialeko zelaian

Bihar hasiko da, Garmendipeko belar artifizialeko zelaian, Emakumeen IV. Futbito Txapelketa. Hasiera batean antolatzaileek txapelketa hiru egunetan egiteko asmoa bazuten ere, azkenean bitan egingo dute, bihar (ekainak 20) eta datorren asteko larunbatean (ekainak 27). Izan ere, aurten azken edizioetan baino talde gutxiagok eman dute izena; seik, hain zuzen ere.

Honenbestez, hiru taldeko bi multzo osatu dituzte, bihar goizean jokatuko duten kanporaketa faserako: A multzoan daude Lokotxerak, Zurt eta Gaxtiek taldeak; eta Txober, Axkoitiko Gaztiek eta Sorokoro taldeak, B multzoan. Multzo bakoitzean, talde guztiak elkarren kontra ariko dira bihar. Multzoko bakoitzeko lehen bi sailkatuak finalaurrekoetan sartuko dira; azken tokian sailkatzen direnek, berriz, beste multzoko azkenaren kontra jokatuko dute Kopako finala. Bai final hau, bai txapelketarako finalaurrekoak eta finala, ekainaren 27an jokatuko dituzte.

Biharko ordutegia

Bihar 09:00etatik aurrera sei partida jokatuko dira. Neurketak ordu erdikoak izango dira. Hona hemen egitaraua eta ordutegia:

  • A multzoa
    • 09:00-09:30: Lokotxerak – Zurt
    • 09:30-10:00: Lokotxerak – Gaxtiek
    • 10:00-10:30: Gaxtiek – Zurt
  • B multzoa:
    • 09:00-09:30: Axkoitiko Gaztiek - Txober
    • 09:30-10:00: Sorokoro – Axkoitiko Gaztiek
    • 10:00-10:30: Sorokoro – Txober

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide