Sanjoanetako Herri Krosa Kosgeik eta Jepkemeik irabazi dute Urrestillan

Urola Kostako Hitza 2009ko eka. 22a, 11:06

Sanjoanetako Urrestillako Herri Kroseko helduen lasterketa. (Nerea Uranga)

Lasterketak maila guztietan izandako parte-hartzaile kopuruarekin gustura gelditu dira antolatzaileak

Bihar (asteartea) botako dute jaiei hasiera emango dion txupinazoa

Herri Kroseko argazkiak ikusteko klikatu hemen

Sanjoanei aurrea hartuz pilota partidak izan ziren herenegun Urrestillan, eta atzo arratsaldean, berriz, Herri Krosa. Lasterka egiteko giro ederra egin zuen larunbatean, antolatzaileen arabera, eguzkiak jotzen zuen arren "haize ederra" zegoen-eta. Helduen lasterketaren irabazlea gizonezkoetan Mathew Kosgei (26:18) izan zen; lehen azpeitiarra Gotzon Aranburu (29:25) eta urrestildarren artean aurrena Ramon LarraƱaga (34:34). Emakumezkoetan lasterketa aurrena Susan Jepkemeik (32:14) bukatu zuen; lehen urrestildarra eta lasterketako laugarren postuan, berriz, Nekane Gurrutxaga (42:00) iritsi zen.

Antolatzaile taldekoak Herri Krosak izandako parte-hartzaile kopuruarekin gustura zeuden: "Kanpotik ere toki askotatik etorri da jendea lasterka egitera, eta haur eta gazte piloak irten du lasterketan".

17:00ak pasatxo zirela hasi ziren haurren lasterketak. Benjamin mailakoak izan ziren irteeran aurrenak, baina maila horretatik beheragoko haurrek ere parte hartu zuten lasterketaren bukaeran korrika eginez. Parte hartu zuten haur guztiei oroigarri bana banatu zieten antolatzaileek, eta horrez gainera kirol-dendek emandako erosketa txartelak zozkatu zituzten. Helduen artean ere hainbat produktu zozkatu zuten.

Atzo, erretiratuen eguna

Festari hasiera kirolarekin eman diote Urrestillan. Atzo, berriz, erretiratuen eguna ospatu zuten. Asteartetik aurrera, San Joan bezperan, festa bete-betean izango da Urrestillan.

Herri Kroseko argazkiak ikusteko klikatu hemen

Sanjoanak, egitaraua

Maiatzak 23, asteartea

20:00 Poteo herrikoia

20:55 Txupinazoa

21:00 Herri afaria

23:00 San Juan Zuhaitza sartzea

00:00 San Juan Sua piztuko da Txikuri pilotalekuko aparkalekuan. Herriko haurrek dantza egingo dute suaren inguruan.

Maiatzak 24, asteazkena

05:00 Txokolatada gaupaseroentzat

06:00 Kulero eta Gontzontzilo lasterketa

10:00 Elgoibarko Dultzaineroekin Diana

12:00 Meza Nagusia

13:00 Erraldoi eta buru handiak Azpeitiko Musika Bandaren laguntzaz

16:00 Zezen txikiak eta pottokak

17:30 Urrestilla Show ikuskizuna, herriko gazteen eskutik

20:30 Incansables txaranga herriko kaleetan zehar

Maiatzak 25, osteguna

12:30 Sagardo dastaketa Auntxa tabernaren eskutik

15:30 Mus txapelketa

16:00 Ume jolasak zezen mekaniko eta puzgarriekin, herriko plazan

17:00 Umeentzako merienda eta buru handiak

19:30 Triki bertso poteoa

23:30 Trikitilariak

Maiatzak 26, ostirala

16:00 Altxorraren bila, herriko plazatik abiatuta

19:00 Patata tortilla txapelketa eta afari merienda

20:30 Trikipoteoa

22:30 Egurra eta kitto taldearen kontzertua

23:00 San Juan zuhaitzaren entierroa

23:30 Trikitilariak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide