San Juan bezpera da gaur, asteartea, eta azken urtetan bezala, jai giroan ospatuko da Azpeitian.
Gaueko bederatzi eta erdietan erromeria izango da herriko plazan, Itsasi Dantza Taldearen eskutik. Antolatzaileek herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte, "dantza aski ezagunak eta errazak izango direlako, bikoteka edo taldean egitekoak".
Dantzen ostean, eta San Juan zortzikoa entzunez, plazan San Juan sua piztuko dute, urte osoan pilatutako asmo txar eta traste zaharrak erre daitezen.
Urrestillako egitaraua, hemen