Alebin mailako neska-mutilek futbol zazpiko Lagunarteko III. Futbol Txapelketa jokatuko dute asteburuan, Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian. Hamalau futbol taldek hartuko dute parte: neskenak sei eta mutilenak zortzi.
Meliton Rodriguez txapelketaren antolatzaileetako batek dioenez, eskualdeko futbol taldeez gain, kanpotik etorritako taldeak ere izango dira Azpeitian; hala nola Donostiatik, Hazparnetik eta Espainiako Errioxatik eta Extremaduratik etorritakoak. Urtetik urtera parte hartzen duten taldeen kopurua gehitzen ari da.
III. lagunarteko futbol txapelketa
Parte hartuko duten taldeak
Alebin neskak: A taldea: Iraurgi A (Azpeitia), Floreaga (Azkoitia), Karmelo Etxegarai (Azpeitia). B taldea: Ikasberri (Azpeitia), Xabier Munibe (Azkoitia) eta Iraurgi B (Azpeitia).
Alebin mutilak: A taldea: Iraurgi (Azpeitia), Hazparne (Lapurdi), Karmelo Etxegarai (Azpeitia) eta La Calzada (Errioxa, Espainia). B taldea: Quintana (Extremadura, Espainia), Floreaga (Azkoitia), San Ignacio (Donostia) eta Ikasberri (Azpeitia).
Partidak
Txapelketa Garmendipeko belar artifizialeko zelaian jokatuko dute.
Ekainak 27, larunbata.
Alebin nesken txapelketa: 09:00etan: Iraurgi A- Xabier Munibe; Ikasberri-Iraurgi B; 10:00etan: Iraurgi A- Karmelo Etxegarai; Ikasberri-Floreaga. 11:00etan: Xabier Munibe- Karmelo Etxegarai; Floreaga-Iraurgi B.
Alebin mutilen txapelketa: 09:30ean: Quintana-Floreaga; San Ignacio- Ikasberri. 10:30ean: Iraurgi- Hazparne; Karmelo Etxegarai- La Calzada. 11:30ean: Quintana- Ikasberri; Floreaga- San Ignacio. 12:00etan: Iraurgi- La Calzada; Karmelo Etxegarai- Hazparne. 12:30ean: Quintana- San Ignacio; Floreaga- Ikasberri. 13:00etan: La Calzada -Hazparne; Iraurgi- Karmelo Etxegarai.
Ekainak 28, igandea.
- Finalerdiak: 10:30ean, neskena eta 11:00etan, mutilenena.
- Hirugarren eta laugarren postuak: 11:45ean, nesken eta mutilen partidak.
- Finalak: 12:45ean.