Valentin Garciaren kartelak iragarriko du aurten Antzerki Topaketa

Urola Kostako Hitza 2009ko eka. 25a, 12:06

Kartel lehiaketa azpeitiarrak egindako irudiak irabazi du

kartel lehiaketan 47 lan jaso dituzte aurten

Azpeitiko XXVII. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketako irabazlea Valentin Garcia Rodriguez azpeitiarra izan da. Azpeitiko Udaleko Kultura Batzordeak adierazi duenez, epaimahaiak eta erakusketako ikuslegoak emandako iritzia hartu dute kontuan irudia aukeratzerakoan. Kartel lehiaketaren irabazleak 900 euroko saria jasoko du.

Antzerki Topaketetako kartel lehiaketan 47 lan jaso dituzte aurten. Ondoren, maiatzaren 4tik 30era bitartean, jasotako kartelekin erakusketa jarri zuten Betharrametan, eta erakusketa ikustera joandakoek gustuko kartela aukeratu eta haren alde bozkatzeko aukera izan zuten. Kartel irabazlea aukeratzerakoan ikuslegoaren puntuazioa ere kontuan izan dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide