Aldizkariaren aurrerapena: udal taldeekin mahai-ingurua

Uztarria.eus 2009ko ekainaren 26a

Ekainaren 18an Uztarriako kazetariek mahai-ingurua egin zuten Azpeitiko Udaleko alderdi politikoko ordezkariekin: Julian Eizmendi (EAJ), Iñaki Errazkin (ezker abertzalea), Manuel Unanue (EA) eta Juan Karlos Arellanorekin (Aralar). Etxebeltz-Izarra izan zen mahai-inguruko gaietako bat eta bideo honetan gaiari buruz lau politikoen iritzia jaso dugu. Bideo hau Uztarria herri aldizkariko 108. zenbakian argitaratuko den mahai-inguru osoaren aurrerapena da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide